Ezta saintürik batere, zunbatnahi beita argitü, edo gora altxatü izan den, lehen, edo gero tentazione ükhen eztianik.
Ezi zunbait thürbürarzünen Jinkuagatik soferitüz baizik, ezta ihur haren ezpiritüzko ezagütze gorala heltzen ahal.
Konsolazione gerotik jinen denaren señalia denen gañen, aitzinetik jiten den tentazionia.
Hartakoz zelüko konsolazioniaren promesa eman izan da tentazioniak borogatü dütianer. Bitoria eramanen dianari, dio eskriptürak, zühañ, bizia dadükanetik, emanen düt jatera.
II 9, 8. Gañeran, zelüko konsolazione hura emaiten da, amurekatik gizona azkarrago izan dadin gaitzen süstengatzeko.
Tentazionia orano jiten da, beldürrez batbedera bere hunki eginez hant, eta ürgüllütsü dadin.
Debria eztago lo, eta aragia ezta orano hil: hori dela kausa, thaik gabe, gerla egitera adela zite: zeren esküñ eta exker behin ere phausatzen eztiren etsaiak beitütüzü.