Jesüsi bertan ihesi eragiten, eta haren grazia galtzen ahal düzü: nahi bazira kanpotiko gaizetarat okhertü.
Eta hari ihesi eragiten badeiozü, eta hura galtzen balin badüzü; nurganat hersatüren zira, eta ordian nur zure adixkidetako txerkhatüren düzü?
Adixkide bat gabe, ezin untsa bizitzen ahal zira, eta Jesüs, bestiak oro beno lehen adixkide ezpalin badüzü, ezinago triste, eta erreüs izanen zira.
Ezdeuski arren gobernatzen zira, harez bestetan fidatzen, edo alageratzen bazira.
Lehenago haitatü behar lizate, mündiaren ororen kuntre ükheitia, ezi ez Jesüsen ofensatzia.
Biz arren Jesüs, khario zaitzün ororen artian, kützaz berheziki maithatü.
II 8, 4. Bestiak oro, Jesüsen amurekatik, maithatü izan bite: Jesüs aldiz berauren amurekatik.
Jesü Khristek berak berheziki maithatü izan behar dü: zeren adixkide orotarik hobena, eta fidelena edireiten beita.
Jesüsegatik, eta Jesüsetan, maitha itzazü zure etsaiak, hala nula zure adixkidiak, eta othoi ezazü orogatik, amurekatik