orok ezagüt eta maitha dezen.
Eztezazüla jagoiti desira, berheziki laidatü, edo maithatü izatia: zeren ezpeita hori eman, Jinkuari baizik, zuñek ezpeitü bere paria.
Eztüzüla nahi, ihurk bere bihotza zützaz oküpatürik ükhen dezan; ez etare zük zihaurena huren amuriuaz; bena Jesüs den zütan eta gizon pherestü orotan.
II 8, 5. Ükhezü bihotz xahü baten libertatia, kreatüren estekamentürik batere gabe.
Behar düzü, bilaizirik izan, eta Jinkuaganat bihotz xahü bat ükhen: nahi bazira Jinkuareki egon, eta nahi badüzü borogatü, zuñen ezti den.
Eta egiazki etzira phüntü hortara heltüren, haren graziak ezpazütü aitzinetik ürgaizten, eta bereganat thiratzen: amurekatik gaiza orotzaz bilaizirik, her adio erran unduan, zihaur hareki beraureki jünta zitian.
Ezi nuiz ere Iinkuaren grazia gizona beithara jiten beita, ordian gaiza ororen egiteko indarrian jarten da: eta nuiz ere grazia hura hürrüntzen beitzaio; ordian praube, eta flakü bilhatzen da, eta nula ere bait gisaz, gaztigatü izateko eitzia da.