Ala beitzira idor, eta gogor, Jesüs gabe! Ala beitzira bürü arhin, eta bano zerbait, Jesüs gabe, desiratzen balin badüzü!
Ezteia hori zuretako damü handiagua, ezi ez mündia oro gal bazeneza?
II 8, 2. Zer, Jesüs gabe mündiak emaiten ahal deizü?
Jesü gabe izatia da, ifernü kharats bat, Jesüseki izatia aldiz, pharadüsü ezti bat.
Jesüs zureki bada, etsaiek batek ere ezteizü ogenik eginen ahal.
Jesüs edireiten dianak, edireiten dü tresaur balius bat, eta beste hun ororen gañetik den hun bat.
Eta Jesüs galtzen dianak, ezinago hanitx galtzen dü, eta haboro, ezi ez mündia oro gal baleza.
Ezinago praube da, Jesüs gabe bizi dena, ezinago aldiz aberats, hareki untsa dena.
II 8, 3. Jakite handia da, Jesüseki bizitzen jakitia; eta abisamentü handi bat, haren untsa begiratzia.
Izan zite ümil, eta bakezko, eta Jesüs izanen düzü zureki.
Izan zite debot, eta phausüzko, eta Jesüs egonen düzü zureki.