ardüra thürbüratzen zütie.
Kreatüren amurio theiak bezañ beste, deusek ere eztü gikonaren bihotza makülatzen, eta nahasten.
Kanpotiko konsolazioniak akazatzen badütüzü, zelüko gaizak ezpiritüz ikhusiren ahal dütüzü, eta barnetiko alagrantziaz ardüra gozatüren zira.
II. KAPITÜLIA.
Jinkuaren manü pian ümilki jartiaz.
II 2, 1. Eztezazüla kasürik egin, nur zure althe, edo kuntre den jakitez; bena egin ezazü zure eginahala oro, Jinkua zureki den, zük egiten dütüzün gaiza orotan.
Ükhen ezazü kontzentzia hun bat, eta Jinkuak untsa begiratüren zütü.
Ezi ihuren ere gaixtokeriak ezin gaizkirik egiten dü, Jinkuak ajütatü nahi dianari.
Ixilik egoiten, eta soferitzen balin badakizü, ikhusiren düzü, düdagabe, Jinkuaren sokhorria.
Berak bazikizü zure libratzeko thenoria, eta manera, eta hartakoz zure