Orrialde:Maister 1757.djvu/131

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


II 1, 7. Nurk ere gaizak diren bezala, eta ez dioien, edo uste dien bezala gozatzen beitütü, hura egiazki zühür da, eta Jinkuaganik lehenago, ezi ez gizoneganik etxekiten dü bere jakitia.

Jinkuaren bidian juaiten, eta kanpotiko gaizez kasü aphür egiten dakianak, eztü lekhürik txerkhatzen ez thenporarik egürükitzen debozionezko obren egiteko.

Gizon debota bere beithan berhala sartzen da, zeren ezpeita seküla kanpotiko gaizetarat osoki barreiatzen.

Kanpo lanak, edo thenpora aphür baten enplegiak ogenik ezteio egiten; bena gaizak jiten diren bezala hartzen dütü.

Bere barnia xüxen eta huniala ekharri dianak, eztü axolik gizonen jesto miragarri eta gaixtuetzaz.

Gizona ezta thürbüratzen, ez barreiatzen, besteren egitekuen ezagützian sartzen den bezanbat baizik.


II 1, 8. Bihotza xüxen, eta untsa xahatürik bazünü, gaizak oro hunetara, eta profeitütara ützül lekiditzü.

Orano osoki zihauri hil, eta lürreko gaizetarik soltatü etzirelakoz, hartakoz hanitx gaizak desplazer egiten deizie, eta