Orrialde:Maister 1757.djvu/130

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta mesperetxatü izan, eta zü bentüratzen zireia nurbaitez plañitzera?

Jesü Kristek etsaiak, eta gaizki mintzazaliak ükhen zitizü; eta zük oro nahi dütüzia adixkide eta hunki egile ükhen?

Gaitzik batere jiten ezpazaizü, nula jardietsiren düzü zure pazentziaren khorua?

Deus ere nahi eztüzünik soferitzen ezpadüzü, nula izanen zira Jesü Kristen adixkide?

Soferi ezazü Jesüseki, eta Jesüsen amurekatik, hareki errege izan nahi bazira?


II 1, 6. Sarthü bazina behin untsa Jesüsen bihotzian, eta gozatü bazünü haren amurio süz bethetik aphür bat: ordian etzünüke axolik zihauren untsa, edo gaizki izatiaz: bena alagera zinteke lehenago laido eman deitzienetzaz, zeren Jesüsen amuriuak gizonari bere büria mesperetxa erazitzen beteio.

Jesüsen, eta egiaren maithazale bere beithan daguena, eta nahikünte gaixto orotarik solt dena, Jinkuaganat trebükürik gabe ützültzen, ezpiritüz bera beno gorago juaiten, eta gozozko phausü batetan izaten ahal da.