Orrialde:Maister 1757.djvu/129

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Jesü Kristeki jüntatzen.


II 1, 4. Zeren heben horrat-hunat soz zaude, haur eztenen gañen zure phausüzko lekhia? Zelian izan behar dizü zure egongüiak, eta lürreko gaizer orori so egin behar düzü igaraitez bezala.

Baduatzü gaizak oro, eta zü hekilan.

Gogua emazü hekilan esteka etzitian, beldürrez har eta gal zitzen.

Biz Jinkuatan zure phensamentia, eta bihua thaik gabe Jesü Kristeganat zure othoitzia.

Ezpalin badirozü zelüko gaiza goretan zure ezpiritia etxeki, phausa zite Jesü Kristen pasionian, eta egon zite gogo hunez haren zauri sakratietan.

Ezi debotki hersatzen bazira Jesüsen zaurietara, eta hen herexa preziusetara, zure thürbürarzünian senditüren düzü indar handi bat, eta eztüzü axola handirik ükhenen gizonen mesperetxietzaz, eta mardalleriazko elhiak ehiñera igurtziren dütüzü.


II 1, 5. Jesü Krist ere mündian izan da gizonetzaz mesperetxatü: eta bere behar ordürik handienian ezagünek, eta adixkidek eitzi zien, laidoz betherik zen thenporan.

Jesü Kristek soferitü nahi ükhen dizü,