dira, eta abariziusak praubezia ezinago miserable batek tinkatürik etxekiren dütü.
Han oren bakhoitz baten phena mingarrago date, ezi ez heben ehün urtheren penitenzia ezinago garratza.
Han damnatiek eztie ükhenen, ez phausurik, ez konsolazionerik batere: heben aments ütsarte zunbait ihurk zunbait ordüz ükheiten dü, eta adixkiden konsolazionetzaz gozatzen da.
Orai arranküra, eta dolümen zure bekhatietzaz ükhen ezazü; amurekatik, azken jüdiziozko egünian, zelialat juan behar dieneki, segürantzan izan zitian.
Ezi, ordian jüstuak koraje handi bateki agertüren dira, dolore, eta phena soferi erazi deienen kuntre.
Orai ümilki besteren jüjamentien pian daguena, ordian agertüren da besten jüjatzeko.
Ordian praubiak, eta ümilak konfidantxa handi bat badüke, eta ürgüllütsia kantu orotarik ikharatüren da.
I 24, 5. Ordian ageri izanen da, Jesü Kristen amurekatik erho, eta mesperetxatü izan dena, zela, egiazko mündü huntako zühürra.
Ordian thürbürarzün pazenziareki