aragiaren osoki erakhartera.
Hobe da orai, bekhatien xahatzia, eta biziuen trenkatzia, ezi ez gero xahatzeko eiztia. Egiazki gure büriak inganatzen dütügü, aragiaren dügün amurio gaixtuaz.
I 24, 3. Zer besterik sü harek iretsiren dü, zure bekhatiak baizik.
Zunbatenaz hobeki orai, zure büriari maniak egiten beitütüzü, aragiaren nahikünter jarraikiten zirelarik; hanbatenaz lüzazago phenetan izanen zira, eta erre izateko sügei habororen biltzen ari zira.
Zertan ere gizonak bekhatü egin beitüke, hartan berian garrazkiago gaztigatü izanen da. Han herabeztiak süzko akhüllü eli batez akhüllatü izanen dira, eta gormantak gose eta egarri handi batez eskerniatü.
Han lüxüriusak, eta plazeren maithazaliak phike hurtüz, eta sofre ürrintzüz flanbatü izanen dira, eta hor errabiatü eli batez bezala, doloriaren handiz, txanpa eginen die inbidiusek.
I 24, 4. Biziorik eztate batere, bere phena suertia eztükianik.
Han ürgüllütsiak ahalkez hurtüren