soferitiak plazer eginen dü, eta inikitatiak eztü ahua idekiren.
Ordian jente debotak alageratüren dira, eta gaixtuak tristetüren.
Ordian alageratürenago da ihur, aragiaren penitenziaz heziz, ezi ez bethi boxi hunez hazi ükhen balin balü.
Ordian beztimenta xarrak eder dirateke, eta ederrak ülhün.
Ordian laidatürenago düzü xoxa txipi xar bat, ezi ez gaztelü ürhestatü bat.
Ordian pazentzia fermo batek haboro plazer eginen dü, ezi ez mündüko photere orok.
Ordian goratürenago da obedienzia sinple bat, ezi ez mündü huntako finaziak oro.
I 24, 6. Ordian alageratürenago dü kontzentzia xahü, eta hun batek, ezi ez filosofiaren jakite barnak.
Ordian haboro phezatüren dü aberastarzünen mesperetxiak, ezi ez mündü huntako jenten ororen tresaurak.
Ordian haboro konsolazione dükezü, Jinkuaren untsa othoitüz, ezi ez zure khorpitzaren boxi hunez haziz.
Ordian haboro plazer dükezü, ixilik egonez, ezi ez elhe hanitx erranez.