Orrialde:Maister 1757.djvu/107

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


arimak khorpitzetarik jalki zaitzenak!

Zunbatetan entzün düzü erraiten, halakua arma kolpü batez hil izan dela, hulakua itho zela, batak lekhü gora batetarik eroririk büria hautse ziala, bestiari jaten zelarik hatsa jalki zeiola, eta bestiak jokhatzen zelarik bere azken hatsa thiratü ziala.

Batzak süiaz, bestiak armetzaz, bestiak üzürriaz, bestiak uhuñkeriaz mündü huntarik bestialat juan izan dira, eta hala ororen azkentzia hiltzia da, eta gizonen bizia, itzal bat bezala, berhala igaraiten da.


I 23, 8. Nur zützaz orhitüren da, zü hil ziratekianian, eta nurk Jinkua othoitüren dü zuregatik.

Egizü egizü orai, ene maitia, egiten ahal düzüna oro: zeren ezpeitakizü nuiz hilen ziren, ez etare zer hil unduan jarraikiren zaizün.

Thenpora düzüno bil itzazü aberastarzün ezin hiltzen direnak.

Salbamentiaren baizik eztezazüla phensamentürik üken, ez etare arrankürarik, Jinkuaren gaizetaz baizik.

Egitzü orai adixkidiak, saintiak uhuratzen, eta hen obrak imitatzen dütüzülarik; amurekatik bizitze huntarik