jalki ziratekianian, hek egoite eternalian batzarre hun bat egin dizazien.
I 23, 9. Bidejant bat, eta arrotz bat bezala lürren gañen zure büria etxeki ezazü, eta mündüko egitekuetan axolik ükhen eztian bat bezala.
Begira ezazü zure bihotza, arrankürarik gabe, Jinkuaganat goititürik; zeren ezpeitüzü egoite bethi iraiten dian bat.
Harat zure othoitziak, eta egün oroz egiten dütüzün hasperenak eta nigarrak igor itzazü; amurekatik zure arimak, hil unduan, Jinkuaganat dohatsüki garaitia merexi dezan hala biz.
XXIV. KAPITÜLIA
Azken jüjamentiaz eta bekhatoren phenetzaz.
I 24, 1. So egizü, gaiza orotan, zure azkenziari, eta zer gisaz, egonen ziren jüje garratz haren aitzinian, zuñentako ezpeita deus estalirik, zuñ presentez, ezpeita apaisatzen, eta zuñek ezpeitü, gaxotzen direnez, kasürik egiten; bena jüsto dena jüjatüren beitü.