Orrialde:Maister 1757.djvu/106

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bena elas dolü eragingarri da! Eztezazün hobeki enplega thenpora, zuñtan bizitze eternala merexi ahal beitziniro!

Jinen düzü ordia, zuñtan egün bat, edo oren bat desira beitziniro, hunialat ützültzeko, eta etzikit ükhenen düzünez.


I 23, 6. Eia bada ene maitia, ikhus ezazü, zuñen danjer handitik, eta zuñen lotsa ikharagarritik libra dirozün zure büria, orai lotsan, eta hiltziaren beldürrian bizitzen zirelarik.

Iseia zite orai gisa batez bizitzera, nun hiltzeko orenian lotsa beno haboro alagrantzia ükhen ahal dezazün.

Ikhas ezazü orai mündiari hiltzen, ordian has zitian Jesü Kristeki bizitzen.

Ikhas ezazü orai gaizen ororen mesperetxatzen, ordian Jesü Kristeganat trebükü gabe juan ahal zitian.

Orai penitenziaz gaztiga ezazü zure khorpitza ordian konfidantxa segür bat ükhen ahal dezazün.


I 23, 7. Ah erhua; zeren phensatzen düzü lüzaz biziren zirela, egün segürik batere eztüzünen gañen.

Ala beitira hanitx, bizitze lüzian inganatü izan direnak, eta ustegaberik