ezarteko amuriuak, penitenziaren tribailliak, obedenziala berhala prest izatiak, bere büriaz kasürik ez egitiak, eta Jesü Kristen amurekatik zernahi beita gaitzen soferitziak, emanen deie hiltze hun baten egiteko konfidantxa handi bat.
Osagarritan zireno, hanitx obra hun egiten ahal düzü; bena eritü ziratekianian, etzikit zer eginen ahal düzün.
Aphür eritarzünetarik hobetzen dira, orobat bidaje hanitxetan dabiltzanak, bekhanki saintützen dira.
I 23, 5. Eztezazüla konfidantxarik har zure adixkidetan, eta askazi hüllanetan, ez etare gerualat igor zure salbamentia: zeren zük uste düzün beno lehen ahatzeren beitzira gizoner.
Hobe da orai, ordia hun deno, bilkhüra egitia, eta zelialat zunbait obra hunen aitzina igortia, ezi ez besteren sokhorrian esparantxa ükheitia.
Ezpalinbadüzü orai zure büriaren arrankürarik, nurk ükhenen dü gero zuretako.
Orai dira memento ezinago preziatiak, orai dira salbamentüko egünak, orai da thenpora guretako hun dena.