Dohatsü da, bere hiltziaren orena bethiere begien aitzinian etxekitzen diana, eta egün oroz untsa hiltzera adelatzen dena.
Ihur ikhusi badüzü behin ere hiltzen, orhit zite, bide beraurtarik behar dükezüla igaren zuk ere.
I 23, 3. Goizan uste ükhen ezazü, etzirela arratsiala heltüren.
Eta arratsa jin datekianian, eztüzüla uste, biharümen goiziala heltüren zirela.
Izan zite arren bethiere prest, eta bizi zite gisa batez, nun hiltziaz etzitzan ustegabian atzaman.
Hanitx sübitoki, eta inprobistiki hiltzen dira, ezi Jinkuaren semiak, gütienik ihurk uste dianian, jin behar dü.
Azken oren hura jin datekianian, beste sendimentürik ükheiten hasiren zira, zure bizitze igarenaz, eta dolore handi bat ükhenen düzü, zure ezaxolatarzün, eta laxükeria orotzaz.
I 23, 4. Ala beita dohatsü, eta abisatü, orai bizitzera iseiatzen dena, hiltzeko orenian ediren nahi lizatian bezala!
Ezi mündiaren osoki mesperetxatziak, berthütetan juaiteko desirkünte süz bethiak, gaizen hunian