Orrialde:Maister 1757.djvu/101

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zerbaiten egiteko, orai düzü gerla egiteko thenpora, orai düzü hunialat ützültzeko oren huna.

Nuiz ere phenetan, eta thürbürarzünetan beitzira, ordian düzü, zerbaiten merexitzeko thenpora.

Behar düzü sütik, eta huretik igaren arrafreskua ükhen beno lehen.

Zihauri bortxa egiten ezpadüzü, eztüzü biziua garhaitüren.

Khorpitz erorkor haur kharreiatzen dügüno, eztiteke izan bekhatürik gabe, ez etare bizi debeiarzün, eta dolore gabe.

Gogo hunez har giniro, miseria orotarik phausia: bena bekhatiaz galdü geroz inozenzia, lürrian ezin ükheiten dügü egiazko dohatsütarzüna.

Hartakoz pazentzia ükhen behar dügü, eta egürüki Jinkuaren meserikordia, inikitate haur igaren dadin artio, eta biziak hiltzia irets dezan artio.


I 22, 6. Ala beita gizonen flakezia handi, eta bethi biziuetarat erortoki!

Egün kofesatzen dütüzü zure bekhatiak, eta bihar arzara egiten dütüzü bekhatü berak.

Orai hartzen düzü gogua emaiteko deseñ huna, eta oren baten bürian ari zira, deseñik batere hartü ezpeitzünü bezala.