ezpeitükeie Jinkuaren erresomaz axolik batere.
I 22, 4. O arima infidel, eta zentzügabiak, zuñ lürreko gaizetan hañ barna beitaude, nun ezpeitie gozorik hartzen, aragiaren gogarako diren gaizetan baizik.
Bena miserabliak orano bere azkentzian senditüren die garrazki, zuñen xar eta ezdeus den, hek maite ükhen dien gaiza.
Saintiek, eta Jesü-Kristen adixkide debotek orok aldiz, eztie goguarik eman aragiari plazer egiten zien gaizer, ez etare mündü huntan fama handi ziener, bena hen intenzionia, eta esparantxa oro, benoz beno benozago eternitateko huntarzünetarat hedatzen zen.
Hen desira oro goiti igaiten zen, gaiza ezin ikhus, eta bethi irañ behar dienetarat: beldürrez mündü huntako gaizen amuriuak pe huntarat thira litzan.
I 22, 5. Eztüzüla nahi berthütian aitzinatzeko esparantxa galdü, ene anaie maitia, orano badüzü thenpora, eta thenoria hun düzü.
Zeren nahi düzü biharümeniala igorri zure deseñ huna. Jaiki zite, eta instantian has zite; eta errazü, orai düzü