Zunbatenaz gizona bizitze ezpiritualari estekatiago nahi beita; hanbatenaz mündü huntako bizitzia kharatsago gerthatüren zaio; zeren hobeki senditüren beitütü, eta klarkiago ikhusiren bere bihotz gastatiaren phetxak.
Ezi jatia, edatia, bellatzia, lotzia, phausatzia, triballatzia eta gañerako natüraren beharrünen pian izaria, egiazki miseria bat da, eta tristezia bat persona debot baten, zuñ gogotik solt nahi beilizate izan bekhatü orotarik.
I 22, 3. Eta egiazki, mündü huntan, khorpitzaren beharrüniak phezü handi bat dira, gizon saintüki bizi nahi denarentako.
Hartakoz profetak Jinkua othoitzen dü, plazer dian hetarik soltatü, erraiten deiolarik. Libra nazazü Jauna ene beharrünetarik.
Bena desditxatü dira, bere miseria ezagützen eztienak, eta desditxatiago orano, bizitze miserable, eta gastatü haur maite dienak.
Ezi hañ beste zunbaitek hura besarkatzen die (zunbat ere nekez bizitzeko behar dütien gaizak tribellatzez, edo amuina galthatzez ükheiten beitüzie), nun heben bethi bizi ahal balite,