Arrazureki arren gihaur ümiliatzen ahal gira, seküla banitaterik hartü gabe, hañ erorkor, eta lerrakor girenen gañen.
Laxükeriak ere gal erazitzen ahal deikü, graziaren moianez, nekez triballü handireki, jardietsi günian gaiza.
I 22, 7. Zer izanen da gützaz azkenian, hatsarrerik gora hañ ephel girenian.
Ala beikira desditxatü, hula phausialat nahi bagira arrimatü, bakia eta segürantza beikünü bezala! Zunbat ere, gure bizitze orotan, saintütarzünaren herexarik batere ezpeita ageri.
Untsa beharra günüke, orano berriz erakuts lizagien bizitze huna, komentietan sarthü berrier bezala: jakiteko balizatianez, gure hunialat khanbia erazitzeko zerbait esparantxa, edo guri berthütian zunbait profeitü handiagoren eragiteko.
XXIII. KAPITÜLIA
Hiltziaren ardüra goguan ükheitiaz.
I 23, 1. Thenpora llabürretan barnen zurekilankuak egin dikezü; so egin ezazü, eia nula ziren zihaur