<98>
extreitxa handian etziakiguzu zer egin; estiizi beste eremediorik gure begien zureganat alxatzia bezik. Zelestin Aita Seindiak erraiten zizin, minzo zelarik otoitzaren behar handias: enakike deuz ere erraiten hortan gañan hobiagorik, Zozima ene aitzineko Aita Seindiak erran thienak beno. Badea, ziozun, denborarik Jinkoaren sokorriaren beharrik estugunik? Hartakotz, gure behar eta egiteko orotan haren lagunza galdein dezagun, ezi sofri esthaitekeen urgulu bat da, gizona aski ausart balis uste ukeiteko zerbait bere beitharik egin diroela.
Seint Tomasek, poroatzeko otoitzaren dugun behar handiaren, ekarten dizi arrazoin net hun eta egiasko bat idokia Aita Seindien dotrinatik, zoin baita, Jinkoak bere probidenzia dibinuas sekulaz geroz arimer emaitera deliberatu thien graziak oro denboran emaiten thiela, hala nola probidenziaren reglen arabera gizonak emendatzen baitira ezkonzaren medioz, lurrak ekarten fruthiak laborathuz, eta etxiak egiten ofizialek pazthak eta zurak ezarris; ber probidenziaren reglen arabera, arimek errezebitzen dizie anitz grazia eta argi otoitzaren medioz. Hartakotz Jesu-Kristok Ebanjeliuan erran dizi: galda zazie eta ukenen duzie; xerka zazie eta idirenen duzie; bortha jho zazie eta zabalduko zauzie;