<97>
Hurrant zite Jinkoaganat —ziozu Errege Profetak— eta argithia izanen zira, eta egiaz zunbat handi estute izan behar giristhiño otoitzari emana den batek jardiresten thien arimako argiak, ezagutziak eta prootxiak? Hartakotz ere, Seint Krisostomak erraiten dizi deuzek ere ezkitzakeela hainbeste lagunt bertuthian aitzinatzen, nola otoitza usu batez Jinkoareki minzatziak; zeren halaz, gizonak hartzen baitu seindimendu Jinkoaskoagorik eta munduko gauzetarik Zelurat bihotza altxatzen, Jinkoasko eta seindu bilhatzen.
BIGERREN KAPITULIA [I/5/2]
Otoitzaren dugun beharraz
Sobera gihaur beithan poroanza diizi otoitzaren dugun beharras, eta ailira poroanza suerte horiek bekanago. Bena gizona bere beitharik hanbat flako duzu, hainbeste etsaiez sethiathia eta hainbeste gauzaren beharretan bere ariman eta gorpitzian, nun beti Jinkoari hersatu behar baitu haren lagunzaren jardiresteko, eta erraiteko, Josafat Errege Jinkothiarrak erraiten zerakon bezala, Amonitak eta Moabitak, haren etsaiek, haren kontre gerla preparatzen zutenian: Jauna, oraiko