Orrialde:Lopez 1782.djvu/97

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<96>

ageri duzu gure otoitzak, ahotik jalgi diren bezain sarri, Ainguriek erezebitzen bezala ditustela Jinkoaren aitzinera eremaiteko. Seint Hilariok ere segurtatzen gitizi Ainguriak fidelen otoitzer behatzen direla, eta egun oroz Jinkoari ofritzen giza batez nun, otoitzetan girenian Aingurien arthian baikira eta egiaski heen ofiziua egiten, oraidanik egitez beti heeki Zelian egin behar dugunaren. Hartakotz Ainguriek oraidanik bere lagunetako atxikiten gitizie, Zelian izanen giren bezala Ainguru gaiztuek galdu lekietan giratekeenian, eta hara zergatik gure otoitzetan handiski laguntzen gitusten.

Seint Krisostomak otoitzaren prootxiez minzatzian, gogua emazu —ziozu— zoin gora altxatzen zithien otoitzak eta nolakuak diren hari dauden dohaiñak; otoitzetan ari zirenian Jinkoari minzo zira, eta Jesu-Kristoreki; otoitzan nahi tuzun gauzak desiratzen, eta desiratzen tuzunak galdeiten, estuzu mihirik erran diroenik zoiñen balioz den gizonaren Jinkoareki minzatze hori, eta zunbat prootxu jardiresten deragun: ezi mundian jende zuhurren eta aguduen hantatuz nehor prootxatzen bada, eta jendeki deboteki bizis debotzen balin bada, zer prootxu estugu iguriki behar Jinkoareki otoitzaren medios ardura minzatuz!