<95>
bat baitu, orobat otoitza untsa egina denian, Jinkoari net laket ziakozu, Aingurier eta Zeluko Seindier allegeranzia handi bat emaiten dizi. Hartakotz, Joandene Joanek hogei eta laur zaharrez minzatzian erraiten dizi: zahar hek urresko gopor batzu bazitustela urrin hunez betiak, zoin baitira Seindien otoitzak. Zer da ere —ziozu Seint Augustinek— otoitza beno hobiagorik? Mundu huntan prootxozagorik? Ispirithiaren ezthiagorik? Zer da relijione guzian goragorik? Seint Gregorio Nizakua seindimendu bereko duzu dioelarik bizitze huntan eztela otoitza beno baliosagorik.
Seint Bernatek otoitzaren mereximendiaren hobeki ezagutarazitzeko erraiten dizi: zunbat ere segur baita ardura Ainguriak ikuz ezthaisteen maneran egiaski present direla Jinkoaren zerbitxarien aldian, heen demoniuaren engenu eta gastakerietarik begiratzeko, eta heen desir seindien beti eta hanbat aboro Jinkoaganat altxarazitzeko, hargatik ere hobeki orano laguntzen gitustela otoitzan girenian. Seint Bernatek seindimendu horren poroatzeko zerbitxatzen duzu liburu seindietan idireiten diren zunbait erranez, berheziki Rafael Ainguriak Tobiaz Aitari erran uken zien hitz hotzaz: otoitzetan eta nigarrez zindaudenian, zure otoitzak Jinkoari ofritzen nitizin. Hortik