<99>
ezi galdeiten dienak ukeiten du, xerkatzen dienak idireiten du eta bortha jhoiten dienari idekitzen zako. Klar duzu, beraz, ardura otoitza egin behar dugula, otoitza denaz geroz bide bat, zointarik gure Jaunak gugana helarazitzen baititu bere faboriak, gure behar-ordietan laguntzen eta bere huntarzunez aberasten baikitu.
Zunbait Seinduk erraiten dizie otoitza kathiña bat dela Zelian eratxikia eta lurrerano xilintxaka dagena, ber hartarik graziak jeusten zauzkigula eta hartan gora Jinkoaganat igaran behar dugula. Erran dieitezu orano Jakopek ikusi zien zurubi mirakulosa dela, zoiñek buru batez Zelia hunkitzen baitzien, besthiaz lurrera heltzen, zointarik thaik gabe Ainguriak igaraiten eta jeusten baitira gure galduen Jinkoari eremaiteko eta haren benedikzionen gureganat erautsarazitzeko. Seint Augustinek otoitza deitzen dizi Zeluko gilza, eta egiaz giltz bat duzu, zoiñek hango bortha eta trezor dibinuen arka guziak zabaltzen baititu. Seindu berak orano ziozu, hala nola jañariek gorpitza hazten baitute, halaber Jinkoaren hitzak eta otoitzak hazten dutela Jinkoasko gizona. Otoitzaren dugun behar handia eta haren baliostarzuna orano hobeki ezagutu behar diizi, zeren den bide segur bat gure bizitziaren reglatzeko eta bertuthiaren bidian idireiten