Orrialde:Lopez 1782.djvu/101

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<100>

diren puxulien garaitzeko. Hartakotz Seindiek erraiten dizie otoitzati duhela gure biziaren segida guzia, eta gure bizia untsa edo gaiski reglathia dela, otoitzaren untsa edo gaiski egithiaren arabera.

Otoitzen untsa egiten dakienak seinduki bizitzen badakiela ziozu Seint Augustinek, eta Seint Jean Klimakakuak erraiten dizi, Jinkoaren zerbitxari batek erran zeraskola behin hitz anitz goguatzia merexi duten hok: goizetik bazakiela nolako izanen zen egun guzian, endelgarazitzeko goizeko otoitza untsa egin zienian, hatsarre hun hari egun guziak ihardesten ziela, eta noiz ere goizian otoitza gaiski egin baitzien, egun orotan bere beitharik kanpo zela. Jeneralian gure bizi guzian orobat duzu, eta poroatzen diizi net ardura noiz eta ere gure ariman boztkario, gortarzun eta erresoluzione hunak emendatzen poroatzen tiizi; bena otoitzan laxatzen giren ordutik, fite ezagutzen diizi Seint Bonabenturak erran dien egia: otoitza gabe, relijionia idor, eskaz eta bere akabanzan dela. Laxokeria horri jarraikiten ziakozu epeltarzuna, arima emeki-emeki flakatzen eta ezusthian bezala, Zeluko gauzendako zien gortarzuna eta gozua galtzen; desir hunek eta resoluzione seindiek ihez egiten eta ezestatzen; aldis, inklinazione gaisthuak