<101>
pizten eta hamatzen; azkenekotz, gauza bano eta inutiletan bezik ez dezkanzatzen, allegeranzia desaraukuetara lerratzen eta orano sordeitz dena, banitathia, kolera, bekaisteria, munduko hunen egarria eta beste seindimendu gaizto galgarriak —gu beitharik destarrathiak zirela uzte ginthienak— gure bihotzetara berris itzultzen eta hartan bekathia ezarten.
Nila abadiak erraiten dizi otoitzak izan behar diela arima Jinkothiarraren mirailla, eta egiaz behar diizi pausuz egun oroz mirail hartan gure burier so egin, hartan gure estakurien ezagutzeko eta heen ahalaz erremediatzeko. Mirail hartan behar direguzu sogin Jesu-Kristotan listreatzen duten bertuther, gure arimaren hetzaz bestitzeko eta edertzeko. Giristhiño hun batek aboruenik desiratu behar diena duzu, erraiten ziena Seint Franzesek otoitzaren graziaren ukeithia, ezi hura gabe etzi nehork esparanza uken behar Jinkoaren zerbitxian anitz aitzina daiteela, eta harekin oro egin diroskeela esparanza ukeiten ahal dizi. Hartakotz, Seint Tomaz Akinakuak erraiten zizin giristhiño bat otoitza gabe, soldado bat gerla egunian harmarik gabe zela, eta Seint Tomaz Billenubakuak erraiteko kostuma zizin, otoitza arimarendako zela, zer ere baita berotarzun naturala estomakaren;