Orrialde:Lopez 1782.djvu/103

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<102>

nola berotarzun hura gabe hazkurriak espaitaiste prootxoz izan gizonarendako eta ezin biziaratzitzen baitute, estomakeko bero hark, aldis, jañariak kanbiatzen tizi odol hun batetara, zoin gorpitzeko pharte orotarat partitzen baita beharren arabera menbruer indar emaiteko; orobat gure arima estieitezu bizi otoitza gabe, otoitzak emaiten dirauskiguzu indarrak gure eginbide orori jarraikitzeko eta behar den bezala errezebitzeko nahigaberik handienen, bai eta ere gauza guziez arimaren hobetan prootxatzeko. Azkenekotz, otoitzaz untsa baliatzen bagira, hartan idirenen diizi gure falta guzien erremedio segur bat, bide segur bat bertuthian irauteko; ezi hel baladi etzinten egon zure einbidian, zerbait gauzetan huts egin zindezan, edo zutan hilak bezala ziren pasionian pizten ezagut, lehia zite orazione egitera eta hartan idirenen duzu Jinkoaren graziaz erremedio labur eta salbagarri bat. Otoitzan berian ere laxatzen eta hozten bazira, laxotarzun horren kontreko erremediua otoitzan xerkatu behar duzu; hark zitu ezarriren lehenbiziko debozioneko seindimendietan. Otoitzak baitizi gaitz suerte ororen Erremedio berheziak, bai eta ere otoitzan berian egiten diren hutsenak. Hartakotz, konparanxa net justo bat egiten dizie erraiten dutenek, otoitza