<84>
eta estuzu Zelian ez lurrian deuz zu bezik ene begiek ikusi nahi dutenik. Hori duzu Jinkoaren presenzian beti egoiteko manera net hun eta perfeit bat, hola eginez Jinkoaren amoriuaren seindimendietan nehor beti egoiten denaz geroz. Neholare estieitezu hobeki Salbazale Jaunak hitz hotzaz —behar da beti otoitzetan egon— emaiten deragun mania konpli. Nola nehork otoitza hoberik egin diro, beti Jinkoaren gloriarik handienaren desiratzia, beti gauza orotan haren borondate seindura egoithia eta hark plazer dienaren nahi ukeithia beno? Hala nolaz Doktor aipatu batek erraiten dien, arrazoin handireki, giza hortako seindimendietan beti egoiten denak labur prootxu handirik idokiko diela, bere bihotzian kanbio handi bat, mundiaren hazthio oso bat eta Jinkoaren amorio ezinago handi bat ezagutuko diela. Behar den bezala hain seindu den bizitzeko xede bat segitzen diena, estuzu Jinkoaren eretzian estranjer edo kanpoko bat, bena seindieki Jinkoaren etxeko bat. Hola bizi direnez minzo duzu Joandene Joane Apokalipsan, erraiten dienian: Jinkoaren zerbitxariek haren berthaithia ikusiko dutela eta haren izena heen belarrian iskiribathia dateela; ezi Jinkoaren presenziaren beti begien aitzinian ukeithia eta hartzaz beti orhitzia, deja haren berthaithiaren ikusthia bezala