Orrialde:Lopez 1782.djvu/84

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<83>

LAURGERREN KAPITULIA [I/6/4]

Zointan hobeki orano ezplikathia baita Jinkoaren presenzian egoiteko pratika, eta zointan erakasten baita moien bat net ihia, prootxosa eta net perfeita beti Jinkoaren presenzian egoiteko

Anitz Jinkoaganat bihotz altxatze eta otoitza laburren artetik —zointzaz zerbitxa baikitake Jinkoaren presenzian egoiteko— geihenenetarik eta hobenenetarik bat duzu Joandene Paule Apostoliak Korinthiakuer iskiribatu zereen lehen letran erakasten deraguna. Apostolu horrek erraiten dizi: ala dezazien jan, ala edan dezazien edo beste zernahi gauza egin dezazien, oro Jinkoaren gloriari daukola egin itzazie. Eginen tuzien gauza guzietan intsea ziteste beti Jinkoaganat bihotzaren altxatzera, erraiten derakozielarik: Jauna, zuretako egiten dizit gauza haur, zuri plazer egiteko, zuk hala nahi duzulakotz; zure borondathia, Jauna, enia duzu eta zu kontent zirenian ni kontent nuzu; estizit besterik nahi zuk nahi duzuna bezik; ene plazer eta deskantsu guzia zure borondathiaren egithian diagozu, eta zuk plazer eta nahi duzuna egin dezadan ber, deuz etzit desiratzekorik;