Orrialde:Lopez 1782.djvu/83

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<82>

eztadila ene borondathia egin, bena zuria konpli dadila. Zer nahi dut Zelian, zu bezik? Jinkoaganat bihotz altxatze, otoitza labur suerte horiek oro net hun tuzu Jinkoaren presenzian nehoren atxikitzeko, bena hobenenak eta prootxosenak dituzu, hargatik, bihotzak Jinkoaz hunkithia denian bere beitharik egiten thienak. Etzu ere nezesario anitz akta suerteren egitia, ezi suerte batetakuen ardura eta gortarzuneki egithia, aski izan dieitezu anitz egunez gure Jinkoaren presenzian atxikitzeko, bai eta ere hil arthio. Halaz, zure bihotzian debozionia pizten badute orai berian Apostoliaren hitz hok: Jauna, zer nahi duzu egin dezadan? Edo Kantiketako Esposaren hitz hok: ene net maithia osoki enia da eta ni osoki harena; edo Dabiten Psalmian diren hok: zer igurikiten dut Zelian besterik, Jauna, zu bezik? Zer desiratzen dut zutzaz besterik lurrian? Horier atxiki zite, horietan egon zite, beti bihotzian erabil zatzu eta horien medioz eta untsa eginez, beti Jinkoaren presenzian egonen zira.