Orrialde:Lopez 1782.djvu/86

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<85>

duzu eta haren izenaren belarrian ekarthia. Giza hortako bizitzia deramatenek, egiaz minzatzera, estizie aboro lurrareki hantazionerik, bena heen konbersa oro Zelian duzu, estizie sorik egiten begiez ikuz daisteen gauzer, bena gorpitzeko begi hotzaz ikuz estaisteener; ezi begiez ikuz daisteenak mundu huntakuak dituzu eta ikuz eztaizteenak eternitatekuak.

Bestalde gogua eman behar zi, erran diren akto horiek nehork egiten thienian eta erraiten —Jauna, zuretako egiten dizit gauza haur eta zuk nahi duzulakotz— eta beste holako zerbait, horiek erran behar dizie gogua bere beitharik kanpo erabili gabe, Jinko orotan idireiten denari eta gauza guziak bere beithan thienari nehor minzo balis bezala; ezi hori deitzen duzu egiaz Jinkoaren presenzian ibilthia eta hara zer otoitzeko manera esthiago, ihiago eta prootxozago beste otoitze egiteko manerak beno, errendatzen dien. Hala nola noiz eta ere reflezione eta meditazione egiten baitugu Jesu-Kristoren kurutzian itzatziaren edo habiari estekatziaren gañan, meditazionez iskiribatu dutenen araura, estiizi behar goguan hartu Salbazale jaunaren gaiski tratatze hok noizpait Jerusalemen heldiak bezala, zeren hala eginez ispirithia atkitzenago baita eta bihotza guthiago huntkitzen; bena behar direla misterio horiek