<76>
arautsua, bena funtsian estizi hurranik ere aski esplikatzen erraiten duguna: ezi espointxa itsasuaren erdian dena, huraren gañera altxa dieitezu eta zolala jeuts, bai eta ere zoin-nahi bazterretara joan; bena Jinkoatan deuz ere eztuzu halakorik, hartan etzu finik, zedarririk, ez mugarik, zeren Jinkoaren hedadura infinito baita. Dabitek erraiten zizin: Jauna, Zelurano altxaten baniz, han zira; jeuzten banis Ifernura, han idireiten zitut; hegaldatzen banis itxaz baster batetik beste bazterrera, ekiaren lleiñuriak art-urratzian mundiaren bazter batetik bestera joaiten diren bezain fite, zure eskiak hara gidatuko nizi eta zure eskuiñeko eskiaz atxikiko nuzu; aboro, nola itsasuko hura gorpitz bat baita eta espointxa beste bat, hurak etzirozu espointxa bere parte guzietan igaran, bena Jinkoa nola ispiritu pur bat baita, osoki gu beithan eta gure parthe orotan idireiten duzu. Konparanxa suerte horiek izanik ere flakuak, hunak dituzu, zeren laguntzen baikituste Jinkoaren hedadura infinituaren zerbait gizaz konzebitzen, eta zer maneraz den osoki gutan eta gauza orotan present; hartakots, Seint Augustinek leku bathian beno aborotan konparanxa horiez zerbitxatzen duzu.
Zer maneraz, beraz, hobekienik Jinkoa present dela gu beithan har dirogu? Egia