<77>
horren gañian fedesko akto baten xoilki eginez, fediak erakazten deragun bezala, xerkun ibili gabe zer maneraz present den. Hala egiten zizin Moisek, zoinek Joandene Paulek erraiten dien bezala Jinko ezin ikuz daiteen hura, ispirithian beti present baitzien, ikusi bailu bezala. Hala nola ilhunpian adiskide bati nehor minzo denian, ezpaitu bere ispirithian nola dagen hartzen, bena bai harekin izaithiaz plazer hartzen; orobat ere, behar diizi baratu sinpleki Jinkoaren presenziaren orhitxapenian, eta kontentatu presenzia hartarik idoki ahal dezakegun prootxiaz, ezi nahi bagindu Jinkoa den bezala ispirithian hartu, ezin egin daiteen gauza bat inutilki intsea gindirozu; igurika dezagun argia eta bizitze urosaren egun handia, ordian bere buria erakatziko diraguzu, eta bere glorian agerturen denian, hura iduri gitukezu, zeren ikusiren baitugu den bezala. Ordu artekan haren ikusteko bistha flakuei diizi; haren noizpait Moisari odei batez inguraturik agertziak, erakazten diraguzu nahi diela haren presenzia gordia izan dadin, eta eztezagun ikuz fide umil eta utsu batez bezik.
Orai artekan erran tugunak endelgiaren seindimenthiaz dituzu eta eztuzu hori Jinkoaren presenziaz orhitziaz prootxosena