Orrialde:Lopez 1782.djvu/75

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<74>

duzu gu ere intsea giten hartzaz beti orhitzera. Seint Augustinek Dabiten hitz hoen gañan —ene begiak zuri beha atxikiko tizit— oihuz erraiten dizi: Jauna, beti soinen derauzut, zeren zuk ere beti soiten baiteraazu; Profetak bezala egiteko, ene begiak beti josiak atxikiten tizit Jaunari. Seint Gregorio Nazianzakuak, aldis, ziozu, hatsa har beno usioo, Jinkoaz orhitu behar girela, ezi hala nola mement oroz hatsa hartu behar baitugu bihotzaren freskatzeko, orobat Jinkoari othoitzaz ardura hersatu behar diizi gure pasionek bekatu eiteko emaiten tuzten hirrithien hiltzeko.


BIGERREN KAPITULIA [I/6/2]

Zertan dagon beti Jinkoaren presenzian ibilthia

Jinkoaren presenzian ibiltetik prootxu handiago baten idokithiagatik, orai esplikatu behar diizi zertan dagen. Presenzia hura diagozu gure beithan izan behar duten bi seindimendutan: bata ispirithian, besthia borondathian; endelgiarenak sinhetsaraziten diraguzu Jinkoa leku orotan dela, mundu guzia bethatzen diela eta gauza guzietan idireiten dela, eta horien gañan fedesko akto bat eragiten