Orrialde:Lopez 1782.djvu/74

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<73>

hunek beno. Filosofek ziozie argizaiak esthiela bere beitharik argirik, ekiaganik erezebitzen diena bezik; hartakotz ere, bethian denian aboro argitzen diela gorapenian eta beherapenian beno, zeren bethian denian, haren bis-an-bis baitago eta haren argien erezebitzeko hobekiago, eta hara zergatik ere, lurra haren eta ekiaren arthian idireiten denian, esthien batere argitzen; gorapenian eta beherapenian, aldis, guthiago argitzen diela, zeren ekiaren lleiñuriak ezpaitiroski parteka bezik erezebi. Gauza bera duzu gure arimaz Jinkoaren eretzian, zoin baita haren ekia, zoiñek argitzen baitu haren presenzian egoiten arabera. Seindiek hain arranguroski gomendatzen dizie Jinkoaren presenziaren beti begien aitzinian atxikitzia.

Seint Anbrosiak eta Seint Bernatek, Jinkoaren presenziaren arranguroski ispirithian beti atxikitziaz minzo direnian, erraiten dizie nola gizonak mement oroz gozatzen baititu Jinkoaren miserikordiaren hungiak, halaber, mement oroz Jinkoa goguan uken behar diela. Eta Seint Bernatek orano beste leku batetan ziozu, nehork bere obra eta pentsamendu orotan Jinkoaren presenziaz orhitu behar diela, eta hartzats orhitu gabe igaran dukeen denbora galdutako kundatu. Jinkoa gutzaz beti orhit denas geros, justo