<72>
pasione gaisthuak segituz. Errege Profeta bekatoriaz minzo delarik, ziozu: estu Jinkoa begien aitzinian eta hara zertako krima suerte guziez beti satsuthia den.
Seint Basilak Jinkoaren presenzia emaiten dizi, Demoniatik eta naturalezatik jiten zauzkigun tentazione guzien benzitzeko erremedio segur eta ororen kontre zerbitxatzen den bat bezala; halaz, nahi baduzu ihiki eta labur perfekzionia jardiretsi, balia zite Jinkoaren presenziaren orhitxapenaz, hark bere beithan beste erremedio guziak zerratzen tizi. Jinkoak berak eman zirakozun halakozat Abrahami, erraiten zerakolarik: ibil zite ene aitzinian eta perfeit izanen zira. Gauza segurra duzu, beras, Jinkoa zure goguan beti atxikitzen baduzu, fitez perfeit izanen zirela, bai eta ere zure atenzione guzia presenzia seindu hari emaiten duzun ordutik; ezi hola nola izarrek bere argia eta indarra ekiaganik baitute, orobat justuek —zoin baitira Jinkoaren Elizaren izar batzu bezala— Jinkoaren presenziatik eta bere gogen hareki atxikitetik jardiresten dizie heen arimetan den eta Jinkoaren begietan listreatzen dien argia oro, bai eta ere bere laguner emaiten tusten etsenplu hunak. Deuzek ere etzirozu hobeki esplika ahal bethiere Jinkoaren presenzian egoithia nezesario zaukula, erraitera nuhen konparanxa