<71>
thiela. Seint Anbrosiak gauza bera ziozu. Seint Jeromak, aldis, beste leku batetan erraiten dizi, bekatu egiten dugunian pentsa bagindeza Jinkoak ikusten githiela eta present dela, behin ere eskindiroela egin deuz ere hari gaitzi dakioenik. Goguaketa hori aski izan zuzun Thais bekatorosaren bizitzez kanbiaratzitzeko eta deserthiari barne pœnitenzia egitera joanarazitzeko. Job Seindiak bere beithan ziozun: Jaunak estithia ikusten atxikiten tudan bide guziak eta kundatzen egiten tudan urhatsak? Eta hori hala denaz geroz, nor date aski ausartik bekatu edo Jinkoari gaitzi zakonik egitera menturaturen denik? Eta, aldis, gaiski bizi direnen bekatura erorthia, jiten duzu Jinkoaren presenziaren eta hark ikusten thiela ahaztetik, ezi bere beithan erraiten dizie: nehork eskitu ikusten, Jaunak eztu ikusiko gure goihentzia.
Ber sentsian Seint Jeromak ziozu, Ezekiel Profetak Jerusalemeko hiriaren bekathiak bedera-bedera izendatu onduan, erraiten zerakola hiri infidel hari haren falta guzien iturburia zela Jinkoaren ahazthia. Zamari bat bridarik gabe bere beitharik norat-nahi joaiten duzu eta unzi gobernaririk ezthien batek galdu behar dizi; orobat ere, Jinkoaren presenziaren orhitxapenaren bridak atxikiten esthien eta haren beldurrak gobernatzen esthien gizona, bekaturat lerratzen duzu bere