<70>
eta egiten tugun gauza guzien Jinkoaren plazerraren arabera eragiteko, eta nola ezpaita zerbitxari aski ausartik, nausiaren maniak haren aitzinian mesperetxatuko thienik, edo ohoin aski atrebiturik, bere Jujiak ikuzten dienian ebaskuarik egin liroenik, nor gutarik, Jinko ezin aboro boteretsu, nausi ezinago handi eta juje ezin aboro justo baten aitzinian dela orhit delarik, mentura laite hari gaitzi zakonik egitera, dakielarik lurra erdiraturik ifernian ihorts gitzakeela, lehen zunbait aldis egin uken dien bezala? O Jauna —ziozun Seint Augustinek— untsa orhitzen nizanian niri beti so zaudela, gabaz eta egunaz ene gañan iratzarria zirela, zelian ez lurrian ni bezik beste kreaturarik gobernatzeko ezpaizindu bezala, pentsatzen dudanian ene obrak oro ikuzten tuzula, ene goguaren eta desiren berri badakizula, aski duzu, beras, gure seinduki bizitzera erakarteko, gure egitate guziak ikuzten thiela egun batez hetzaz kundu galdaturen deragun juje garratzak; eta gizon behar bezalako baten presenziak gure einbidian atxikiten githienaz geroz, zunbat aboro atxiki behar gitu Jinko justuarenak!
Jinkoak Jerusalemeko hiriari haren ahatzis egiten deraskon reprootxien gañan, Seint Jeromak erraiten dizi Jinkoaz orhitziak bekatu suerte guziak kazatzen