Orrialde:Lopez 1782.djvu/70

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<69>

aita semer: iduri zitzauzien zieki jaten eta edaten niela, bena banien hazkurru eta edari gizonek ezin ikuzten duten bat. Ainguriak Jinkoaz hazten dira eta Jinkoaren Semiak berak ere erraiten diraguzu: Ainguriek beti ikuzten dutela haren Aita Zelietan denaren berthaithia. Finka giten pundu hortan heen segitzera, nahibada jaten dugun, edaten dugun eta mintzatzen giren gure gizon lagunekin, intsea giten ordian ere Jinkoa han present dela orhituz, hura maithathuz, haren borondathia gauza orotan eginez, ainguriak hazten thien hazkurru eta konbersa ispiritual haren hartzera.

Lege zaharreko Seindiek eta Patriarkek arrangura berhezi bat uken dizie beti Jinkoaren presenzian ibilteko; Dabiti etziriakozun aski egunian zazpitan Jinkoaren laudatzia, ezi erraiten zizin orano: Jauna beti begien aitzinian dizit, zeren baitakit beti ene ezkuiñian dela ene laguntzeko. Jinkoaren presenzian zirela orhitzia hanbat bere beithan harthia zizien, nun kazi beti bere elhetan erraiten baitzuten: Jauna bizi da, zoiñen presenzian bainis. Pundu hortan zuten arrangura edo atenzione handia, dudarik gabe jiten zuzun ezagutzen zutelakots zoiñen prootsu handia den beti Jinkoaren presenzian ibilthia, eta kontino segurtathiak izaithia ikuzten githiela; ezi hori aski duzu pentsatzen