<68>
bihotzeko seindimendiak hareganat itzulis eta hari atxikiz. Hesixius Autorrak eta Seint Bonabenturak erraiten dizie, Jinkoaren presenzian beti bere buriaren atxikitzia, mundu huntan berian Seindien dohatsutarzunaren gozatzen hazthia dela; zunbat ere espaitirogu heben gireno Jinkoa klarki ikuz ahal den bezala, imita ziroskiguzu Seindiak, gure flakeziak permetitzen ahal dien bezanbat, beti haren presenziaz orhithuz, adorazionesko eta amoriosko aktak egines. Ezi ezkitizi xoilki kreatu eternalki Zelian berharen gozatzeko: nahi uken dizi lurrian uken gindezan urositate haren lleiñuru edo ezagutze arhin bat, haren presenzian beti ibilis, hura beti adoratuz eta hari beti soginez fediaren odeien eta ilhunpen artetik; ezi bizitze huntan etziroguzu ikuz arautsuz eta mirail bathian bezala bezik; Zelian, aldis, ikusiko diizi den bezala, bertaithez berthaithe. Ber Autorrak ziozu, orai dugun Jinkoaren ikusthiak egiten diela gure mereximendia, Zelian haren ikusthia dateela gure pagia. Finka giten, beraz, haren merexitzen, goguan atxikiz Jinko present dela, gure obra, urhats, egitate guzietan, eta lealki hori egiten dizie gure Ainguru beiralek, zoiñek beti gureki daudelarik, Jinkoa ikuzten baitute; ezi irakurten diizi Tobiaz semia lagundu zien Ainguriak erran zereela