Orrialde:Lopez 1782.djvu/68

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<67>

deuz egiten ezpaderee eta bere pausian uzten baituzte, ororeki onest eta behar bezalako tuzu, bena dremendena hunkitzen badira, deuz nahigaberik eiten edo erraiten bazee, hetarik heen bihotzeko urgulu eta maleziak jalgiten tuzu; hantik ezkandaluak eta protsimuarendako etsenplu gaizthuak. Dabitek erraiten dizi: hunki zatzie borthiak eta ke eginen dute; erran nahi baita, bihotz urgulutsiak gauza gutik usuztatzen eta samurarazitzen thiela.


II. JINKOAREN PRESENZIAZ


LEHEN KAPITULIA [I/6/1]

Jinkoaren presenziaz orhitziaz eta orhitzapen hark bere beithan zerratzen thien prootxiez

Jauna xerka zazu eta iraun xerku hartan; xerka zazu beti haren bertaithia, Dabitek ziozu. Seint Augustinek, aldis, Jinkoaren berthaithia eta haren presenzia gauza bat bera direla: halaz, Jinkoaren berthaithiaren beti xerkatzia duzu, beti Jinkoaren presenzian ibilthia edo hartzaz orhitzia, gure desirak oro eta gure