Orrialde:Lopez 1782.djvu/67

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<66>

behar dien nehork bertuthian jarria edo segurtathia izan hartan irautekotz, erraiten dizi egiasko giristiño batek izan behar diela bertuthian hain bortizki azkarthia eta bihotzian haren erruak hain untsa eginak uken, nun bere beithan dien Jinkoareki bathian haren segitzia, eta hura giza batez zure eskuko uken behar duzu, nun Jinkoaz bestek eztezakezun galaraz ahal, eta nork-nahi zernahi einik eta erranik ere, hari jarraiki zaizten bezala. Zunbaitek iduri dizie, bakesko eta umilitatezko ispirithia badutela samurtzeko okasionerik eztutenian eta gauzak oro bere gogara jiten zestenian, bena nahigaberik thipienian pausu hura galtzen dizie, suthan jarten tuzu eta erakasten dizie zer eta nolako diren. Autor horrek ziozu hek eztutela bakiaren eta umilitathiaren bertuthia berekin, bena xoilki bertuthe hura bestena dela, eta ez heena, bestek nahi dutenian idokiten edo uzten ahal dereenaz geroz. Biskitarthian zihaur beithan zure bertuthiak izan behar dizi; okasionetik kanpo bezik bertuthoz eztiren jende hek, erraiten dizie putzu edo baltsa geldirik egonez urrindatu bat iduri dutela, zoiñek igitzen edo nahazten ezpada, urrin gaiztorik ezpaitu egozten, bena nahazten duten bezain laster, okaztagarriko urrina egozten baitu. Orobat duzu hetzaz; nehork