<65>
erraiten dizie gauza itsusi bat dela untsa haz eta gaizki akabatzia, pinthor batek gizon baten buriaren portreta ein onduan, zamari baten lepuaren hari ezarthia bezala dela. Joandene Paulek Galatakuak gaizkirat itzuli zirelakotz garrazki mehatxatzen tizi; erraiten zireezun: zien erhokeria hain handi dea, nun ispirithiaz hasi onduan, haragiaz finitzen duzien? Bena Jinkoaganik uken ahal dezagun haren grazian irauteko dohaiña, intseatu behar diizi bertuthian eta mortifikazionian fundamentu hun baten egitera; etxe bathian zimendiak goihera edo flako badira, ihiki etxia makurtzen duzu eta lazter lurrerat erorten. Harrak dituzten fruthiak etzu zorhitzen eta labur arboletik erorten tuzu, bena oso eta fin direnak untsa zorhi artekan arbolian egoiten dira. Orobat, zure bertuthia azkarra bada, Jinkoaz osoki bihotza bethia baduzu, iraunen duzu, bena bihotzian hazten baduzu urguliaren edo beste zunbait pasioneren harra, emeki-emeki bihotza jankaturen, eta bertuthian irauteko gozorik hobena eta azkarrena idokiko, klarki erraiteko, bekatura berris erorteko lanjer handitan izanen zira; hartakotz, net nezesario duzu Jaunaren graziaz bihotzaren azkartzia eta han tenorez zimendu hunik ezarthia.
Albert Handiak esplikatzen dielarik nola