Orrialde:Lopez 1782.djvu/65

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<64>

irabaz dirozien gizan. Giristiñua, zure lasterrak eta zure bertuthian aitzinatziak, Salbazale Jaunak beretako ezarri thien xedian izan behar dizie: hil arteranokuan obedient izan duzu; auherretan, beraz, laster eginen duzu, zure biziko azken mementoranokuan laster egiten ezpaduzu, sekula etzu preziua irabaziren.

Jinkoaren Semiak berheziki huntzaz abertitzen gitizi, erraiten deragunian: nork ere goldia eskiez irauldeko hartu onduan bere gibelerat soiten baitu, Jinkoaren Erresumako eztela hun; eta beste leku bathian, erraiten dienian: orhit ziteste Lothen emasthiaz; zer egin zien? Jinkoak Sodomatik idoki zizin erra etzadin, bidian baratu zuzun, gibelerat soin eta buria gibelerat itzuli zien leku berian gatz pulo batetara kanbiathia izan zuzun. Seint Augustinek ziozu: nahi duzia jakin horrek zer señalatzen dien? Gatzak gozua emaiten direezu gauzer eta andeatzetik beiratzen, eta Jesu-Kristok nahi dizi orhit giten Lothen emastiaz, amorekatik goguaketak eginez hari heldu zitzakonaren gañan, haren kanbiatziak emaiten deragun gatzaren medios beira giten; erran nahi baita, haren punimendian etsenplu harthuz, apariatu giren Jinkoaren bide hunian aitzina joan giten, baratu eta gibelerat soin gabe.

Seint Augustinek eta Seint Jeromak ere