Orrialde:Lopez 1782.djvu/53

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<52>

onduan, labur, pasione, bekatu beretara erorten denian, erraiten baitugu haren dolia eta korrijitzeko erresoluzionia etzirela egiazkuak, gauza beretara hain fite erori denaz geroz, orobat erran ziroguzu nehork bere goizeko edo atzeko etsamenian hartzen dien dolia eta deliberua eztirela behar bezalako, hain fite hauzten thien ordutik. Ahalge zinduke hirurezpalauretan falta beraren egithiaz gizonen eretzian, heer hitzeman onduan aboro ez egiteko; zunbatenaz etzinduke ahalge aboro uken behar, Jinkoaren eretzian bihotz osoz dolu duzula hari erran onduan, korrijitzeko hitzeman onduan, ez hirurezpalauretan, bena hirurezpalaur dozena aldiz hetara berriz erorthiaz? Dudarik gabe, hobeki kanbia eta prootxa ginditezu egiazko dolia bagindu eta korrijitzeko delibero fermua har bagindeza.

Hirurgerrena. Bezte gañerako debozionesko einbide ororen untsa egithia, hala nola mezen inzuthiak, otoitzak, irakurte seindiak eta penitenziak, ahalik hobekiena intseathuz hetarik —zertako ere ezarriak izan baitirateke— behar den prootxiaren idokitera; oro eginez, ez kostumaz, ez nehoren erraithiagatik eta egin behar direlakotz, bena Jinkoaren ohoretan.

Laurgerrena. Gure estathiak manatzen