Orrialde:Lopez 1782.djvu/52

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<51>

duzie orai ahalgetzen zituzten gauza heen egitetik; plazer igarankor batendako bizi zirenetako dolia karreatu behar duzie. Goguaketa hok aitzinetik untsa egin behar gintikezi eta gero, gaizki eiteko tentazionia nehori jiten zakonian, bere beithan erran: ene biziko egun orotan ahalgia eta erregreta eman lezakeden bekathia eztut eginen. Norbait nahi duzunian zerbaiten eitetik gibeldu, erraiten derakozu: gogua emazu zer egitera zuazen, ein onduan dolutuko zauzu, eta bere deseiña segitu nahi badu, erran derauzu etzakola dolutuko; egin onduan dolu lakioela uzte balu eta egin baleza, erhokerietan den handiena egin lirozu.

Pundu erraitetik heldu giren hunen hedadura emana duzu, erakasthiagatik nork bere faltez egiazko doliaren ukeithia erremedio azkar bat dela hetara berris erortetik beiratzeko, eta ezagutarazitzeko zunbat arrangurareki behar dugun gure etsamenetan berheziki horren gañan finkatu. Egia duzu, nehork ukenik ere bere bekathiez egiazko dolia eta hetarik aitzinera beiratzeko delibero fermua, eror daiteela, zeren ezpaikira ainguriak, bena gizon flako batzu lurrez eginak. Lurrez eiña den unzia ihiki hauts daiteen bezala, orobat lurrez girelakotz, ihiki barrea eta berriz bekatura eror gitakeela. Bena nola giristiño bat kofesatu