<53>
thien kargien ororen untsa konplitzia, ahal bezanbat arrangurareki gauza ororen Jinkoarendako eta haren presenzia seindian eginez.
Bostgerrena. Berariasko edo ezagutzerekilako falta edo bekatu orori —zunbat-nahi thipi izanik ere— ihez egithia.
Seigerrena. Gauzarik thipienaz kasu handi egithia.
Zazpigerrena. Eta nola ordenarioski edo ardurenik obren untsa egitetik baituha gure perfekzionian edo bertuthian aitzinatzia, denborati denborala, nehork ikuzten dienian zunbait pundutan laxatzen hazten dela, zunbait egunez laxatzen den pundietan bere etsamenaren egithia, berheziki xede hartzaz bere gortarzunaren eta atenzioniaren berritzeko eta gauzarik thipienen gartsuki eiteko estatutan jartzeko.
PAZENZIAZ
Erakatsi behar zi beti pazenzia oso bat bere elhetan, bere obretan eta bertaiteko maneran, eta hetan orotan ispiritu pausu handi baten seiñaliak eman, eta bihotzian pitz ahal litakeen seindimendu biziak oro ezeztatu... Bihotzerat sartzera ez utzi haren bakia nahaz diroen gauzarik, ez trista, ez samur diroenik, ez mendekatzeko desirik han sofri,