<41>
duzu eta denbora berian beldur izaiteko, nehork goguan hartzen dienian, zunbaiten bekaturik handienetara erorthiak hain hatsarre thipietarik eta flakuetarik jin direla. Hori heldu duzu Demoniuaren abileziatik: Jinkoaren zerbitxariak etzi berheala tentatzen gauza handietarik, bena thipietarik hazten duzu, eta beti gauza arhin hetan ezabeki bezala, heen engenatuz bekatu thipi zunbaitetara erorarazitzen tizi eta giza hortan, neholare beno hobeki, Jinkoaren zerbitxarien kontre bere eitekuak eiten tizi, ezi akometatzen balitu hatsetik bekatu mortal baten egitera, ihiki haren tentazionia ezagut eta iheiz lirozie, bena nola gauza thipietarik emeki-emeki edo doia-doia hazten baita, poroatu gabe ariman sartu dukezu. Hartakotz Seint Gregoriok ziozu, zerbait gizaz falta thipiak handiak beno lanjerosago direla, handiak hobekiago nehork ezagutzen thielakotz eta ezagutze hark nehor ekarten diela, edo heer arranguroski ihez egitera, edo erori dateenian, lehen beno lehen hetarik jeikitera, bena thipiak, nehork guthiago ezagutzen thielakotz, heer guthiago ihez eiten dizi, eta nola hetzaz nehork kasu guti eiten baitu, hain ardura erorten duzu, nun hetan eroris kostumatzen baita, kostuma haren uztera ez behin ere osoki ez finki deliberatzen, eta halaz, hatsarrian kazi