Orrialde:Lopez 1782.djvu/43

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<42>

deus ere etzen gaitza handitzen, eta gure laxokeriaz eta hetara ardura eroriz, ezin sendo daiteen bezalako eztatura jiten. Seint Krisostomak gauza beraz minzo delarik erraiten dizi: gauza eztonagarri eta inzun eztuzien baten erraitera menturaturen niz; iduri zaut zunbait aldiz bekatu thipier handier beno arranguroskiago nehork ihez egin behar diela, ezi bekatu handiak bere itsustarzunaz bere beitarik hazthiaratzitzen tizi, bena thipieki ihiki nabasitzen gituzu, ezdeuzetako bezala hartzen eta thipi dauzkagulakotz, hetzaz eztiizi kasurik eiten, hetarik beiratzera ezkituzu intseatzen; gure laxokeriaz hetarik egiteko kostuma gutan hain handitzen edo azkartzen duzu, nun kasik haren ezin uztera jiten baikira; hara zergatik Demoniuak gauza thipietan Jinkoaren zerbitxariak tentatzen edo atakatzen thien, zeren baitaki gero ihikiago bekatu handietara eroraraziko thiela.

Seint Augustinek erraiten dizi, zer eiten du unzi bat gal dadin, hur-perat joanez bat-bathian itsasuaren aserre bulta batez, edo doia-doia unziari hura sarthuz eta hartan sarzera laxoki utziz, idokiteko arrangurarik hartu gabe, azkenekotz hur-perat unzia joaiten bada? Ere Demoniuari nolanahi gure ariman zernahi bekatuz edo bizioz sar dadin ber, bardin ziakozu, bere xedera hel dadin